Biotalde Labotegiak

Elikagaien, uren eta giroen analisiak. Kalitate Sistemak Elikagaien Industrian

 

LABORATEGIA

URAK

Gero eta ugariagoa da instalazioetan kudeaketa eredu berri bat sartzea, bai edateko ur-horniduran bai igerileku kolektiboetan. Arduradunek autokontrol sistema sartu beharko dute beren jarduteko protokoloetan. Autokontrolaren bidez instalazioen titularrek eta/edo kudeatzaileek funtzionamenduaren ardura daramate, mantenimendua zuzena dela ikuskatzen dute eta osasun- eta segurtasun-egoera zaintzen dute, betiere herri-osasunak kalterik eta arriskurik ez izateko helburuarekin.

Kontrol analitikoa autokontrol-programen jarraipenaren funtsezko zatia da. Prebentzio-programak eta indarrean dagoen legeria betetzeko, honako analisi-profil hauek eskaintzen dizkizugu:

- GIZA KONTSUMARAKO URAK
E.D. 140/2003, giza kontsumorako urei buruzkoa:

  • Bildutako uraren analisia
  • Kontrol-analisia ura biltegitik irteten den unean
  • Kontrol-analisia kontsumitzailearen txorrotan eta elikagaien industrian
  • Mikrobio-analisia (A eranskina)
  • Adierazle-parametroak (C eranskina)

Biotalde Laborategiak Osasun eta Kontsumo Ministerioko Laborategi Erregistroan dago inskribatua, Giza Kontsumorako Uren kontrol analitikoa egiteko.

- IGERILEKU KOLEKTIBOETAKO URAK
E.D. 32/2003 Euskal Herrikoa, igerileku kolektiboei buruzkoa:

  • Edalontziko uraren kontrol-analisia
  • Azaleren eta giroen kontrola
© Biotalde - 2012 Zabalea, 13 behea 48960 GALDAKAO (Bizkaia) - Telefonoa: 944 566 589 - Legezko abisua - Erabilerraztasuna