Biotalde Labotegiak

Elikagaien, uren eta giroen analisiak. Kalitate Sistemak Elikagaien Industrian

 

LABORATEGIA

INGURUMENAREN KONTROLA

Instalazioen kutsadura-maila kontrolatzea funtsezko faktorea izan da beti garbiketa- eta desinfekzio-tratamenduak ezagutzeko, bereziki Elikaduren Industrian eta osasun-instalazioetan (ospitaleak, klinikak, egoitzak, etab.).

Gaur egun, instalazioetan egiten den azaleren eta giroen kontrola elementu kritikoa da prebentzio-sistemak ezartzeko arriskuaren ebaluazioa egiten denean.

BARRUKO AIREAREN KALITATEA (C.A.I.)

Eraikinen barrualdeko ingurumenaren kalitatea oinarrizko faktorea da erabiltzaileen ongizatean eta osasunean. Beraz, gero eta beharrezkoagoa da airearen kalitatea ebaluatzea.

Biotalde Laborategiak enpresak honako kontrol hauek egiteko aukera ematen du:

  • Tenperatura eta hezetasun erlatiboa, ongizate termikoa baloratzeko.
  • Karbono dioxidoa aireztatze-tasa zehazteko
  • Karbono monoxidoa
  • Suspentsioko partikulak
  • Mikrobio-kalitatea: bakterioak eta onddoak

Horretarako hauxe egiten dugu:

  • Laginketa-programa: laginak hartu, saiakuntza analitikoak eta kaliatearen ebaluazioa, baita beharrezko gomendioak eman ere.
  • Jarritako garbiketa- eta desinfekzio-tratamenduen efizientzia kontrolak

AZALEREN KONTROLA

Azalera, ekipamendu, makineria eta manipulatzaileen eskuetatik laginak hartzen ditugu Rodac plakak, hazkuntza laminarrak eta/edo kotoizko bola esterilizatuak erabiliz, zertarako eta honetarako:

  • Kutsadura-maila zehazteko
  • Garbiketa- eta desinfekzio-programak garatzeko
  • Garbiketaren eta desinfekzioaren eraginkortasuna egiaztatzeko
  • Eskuak garbi izatearen garrantzia manipulatzaileei jakinarazteko
  • Autokontrolerako programetan garbiketa txukuna dela egiaztatzeko
  • Instalazioen osasun-kalitatea ezagutzeko
© Biotalde - 2012 Zabalea, 13 behea 48960 GALDAKAO (Bizkaia) - Telefonoa: 944 566 589 - Legezko abisua - Erabilerraztasuna