Biotalde Labotegiak

Elikagaien, uren eta giroen analisiak. Kalitate Sistemak Elikagaien Industrian

 

AURKEZPENA

Biotalde Laborategiak enpresa pribatua eta independientea da, 1988tik dihardu Elikagaien Industrian eta Ingurumen arloan. Bereziki, autokontrolerako programak garatzen ditu, APPCC/HACCP sisteman oinarrituak (Arriskuen Analisia eta Kontrol-Puntu Kritikoak) baita elikagaien, uren eta giroen kontrol mikrobiologikoa ere. Ingurumenaren arloan, airearen, giroen eta uren kalitatearen diagnosian laguntza analitikoa ematea dugu xede. Aurrez ezarritako programa edota tratamenduen eraginkortasuna eta efizientzia ere neurtzen ditugu.

Kalitatezko zerbitzua eskaintzea dugu helburu, Biotalde Labotegiak enpresan egiten den lana ISO 9001:2000 Kalitatearen Kudeaketa Sisteman oinarritzen da eta honako hau da:

  • Elikagai eta edarien kontrol mikrobiologikoa
  • Uren kontrol mikrobiologikoa eta fisiko-kimikoa
  • Legionelosiaren prebentzio-kontrola
  • Azalera eta Giroen kontrol mikrobiologikoa
  • Arriskuaren kudeaketa planak landu, APPCC/HACCP sisteman oinarrituak
  • Formazio-ikastaroak Higienean eta Elikagaien Segurtasunean

UNE EN-ISO/IEC 17025/2005 araupean onetsitako saiakuntzak:

logo AELI
Biotalde Laborategiak enpresa AELI erakundean dago sartuta (Asociación Española de Laboratorios Independientes).

Biotalde Laborategiak berrikuntzaren alde egiten du eta mikrobio-diagnosian dauden azken teknikak eskaini nahi dizkie bere bezeroei. Horretarako, Zentro Teknologioekin eta arloko Enpresekin lankidetzan hainbat I+G+B proiektutan hartzen du parte, guztiek mikroorganismoen diagnosiari lotuak bai elikagaigintzan bai ingurumen-arloan.

Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiaren PREMIE etengabeko hobekuntza-programa aplikatu da gure enpresan. 

© Biotalde - 2012 Zabalea, 13 behea 48960 GALDAKAO (Bizkaia) - Telefonoa: 944 566 589 - Legezko abisua - Erabilerraztasuna