ARRISKUAREN KUDEAKETA: AUTOKONTROLA
ELIKAGAIEN SEGURTASUNA
Gero eta usuago, elikagaien kalitatearen irudiak segurtasun higieniko-sanitarioa bermatzen du, eta arlo honetan diharduten enpresen artean lehiatzeko faktorea ere bada. Arriskuaren kudeaketa-sistema onak elikagai bat fabrikatzeko etapa guztien kontrol zorrotza bermatzen du – Autokontrolerako prebentzio-Programa – eta funtsezko arlo guztiak biltzen ditu.
Honek guztiak Autokontrolerako programak ezartzea dakar, APPCC/HACCP sisteman oinarrituak (Arriskuen analisia eta Kontrol-Puntu Kritikoak).
Bestalde, abenduaren 28ko 2207/1995 E.D.ak elikagaietan izan beharreko higieneari buruzko arauak ezartzen ditu eta elikagaien higienea bermatu beharra ezartzen du. Hau lortzeko tresna APPCC/HACCP sistema da (elikagaien segurtasun-sistema). EE Araudiak, 852/2004 zenbakiduna eta elikagaien higieneari buruzkoa, derrigorrezkotasun hau indartzen du.
Prebentzio-sistema hauek badute abantailarik; Industrian egiten diren prozesu guztien baitan daude, kontsumitzaileen arriskuak murriztu egiten dira, higienearen eraginkortasuna areagotu egiten du, instalazioen eta ekipamenduen bizitza luzatu egiten du, gastuak kendu egiten ditu lan-metodoak erraztu egiten dira-eta, e.a
Arlo honetan honakoak dira gure jarduerak:
- Kalitatea kontrolatzeko sistemak: (Autokontrolerako programak garatzea, APPCC/HACCP ezartzea, sistema etengabe jarraitzea, zuzen dabilela egiaztatzea).
- Seguritatearekin konpromisoa
- Autokontrolerako planen barne auditoretzak
- Agirien kudeaketa hasierako izen ematerako edo Elikagaien Osasun-Erregistro Orokorrean baliozkotzea
- Lehengai, bitarteko produktu eta azken produktuen analisia
- Balio-bizitzari buruzko ikerlanak: elikagaien iraungitzea zehaztea
- Ontzikiratzeari buruzko ikerlanak eraldatutako atmosferetan
- Etiketatzea Espainian eta EEn (alergenoak, genetikoki eraldatutako organismoak, …)
- Gehigarri motak eta ekoizte-prozesuan behar diren dosiak gomendatzea
- Lehengai, bitarteko produktu eta azken produktuei aplikatu beharreko legeria
- Fitxa teknikoak egitea eta hornitzaileak homologatzeko planak garatzea
- Fabrikazioa/Manipulazioa Ondo Erabiltzeko eskuliburuak egitea
- Garbiketa- eta desinfekzio-planak eta kontrolak egitea
- Produktuen trazabilitate-sistemak (aurrean eta atzean) garatzea. Eta produktuak merkatutik kentzeko planak.
- Kexatzeko eta itzultzeko planak garatzea
- Instalazioak eta ekipamenduak mantentzeko prebentzio-planak garatzea
- Tenperatura-zundak termometro patroi kalibratuarekin kontrastatzea
- Izurriei aurre egiteko neurri pasiboak zehaztea
- Instalazioen egitura-baldintzak, indarrean dagoen arautegiaren araberakoak
- Aholkularitza osoa eta etengabekoa