Biotalderen laborategiak berrikuntzaren eta unean-unean eskaini beharreko zerbitzuetarako analisi-metodo egokien bilaketaren eta berrikuntzaren alde egiten du apustu; indarrean jarri beharreko araudi edota legeek eskatzen dituzten metodoetatik hasi, eta emaitza azkarrak berma ditzaketen metodo aurreratuenetaraino.
ENAC ziurtagiriaren babesa duten emaitza fidagarriak eskaintzen ditu laborategiak (559/LE1201).
Biotalderentzat, teknologiaren ikerketa eta garapena da merkataritza-prozesuaren eta eskaera asetzeko prozesuaren tresnetako bat. Hori hala izan dadin, diagnostiko mikrobiologikoari dagozkion teknologia berrienen abangoardian dago gure enpresa. Garapen horiek eguneratuta mantenduta, bezeroei diagnostikorako metodo sentikorragoak eta azkarragoak eskain diezazkieke, eta, ondorioz, errazago sar daitezke indarrean produktu edota zerbitzuen segurtasuna bermatzen duten neurrien hobekuntzak.