Biotalden Aholkularitza Bio-Sanitarioa eskaintzen dugu Elikagaien Segurtasunaren eta Ingurumen Osasunaren arloan.
Gure bezeroen jardueretarako egokiak eta espezifikoak diren programa prebentiboen diagnostikoan, diseinuan, aplikazioan eta kontrolean aditua den aholkularitza-enpresa bat gara.
Ekoizpen-prozesuetan eragin dezaketen alderdi biologikoen diagnostikorako aholkularitza eskaintzen dugu, eta Osasun Publikoa sustatzen edota bermatzen duten eta gure bezeroen errentagarritasuna hobetzen duten irtenbide teknologikoak proposatzen ditugu. Izan ere:
- Pertsonen osasunaz arduratzen gara. Ikuspegi prebentiboaren transmisioa
- Enpresaren errentagarritasuna ardura zaigu. Prozesuen eraginkortasuna eta efizientzia balioesten ditugu, eta hobekuntzak eta irtenbide teknikoak proposatzen ditugu
- Esperientzia luzea duten adituen aholkularitza eskaintzen dugu
- Irizpideetan independentziaz eta interes-gatazkarik gabe egiten dugu lan
- Zure kanpoko lankide aditua gara